Ingurugiro Adimena eta Mikroteknologia izango ditu aztergai Ikerlanek datozen urteotan

Usoa Agirre 2006ko mai. 15a, 18:15
Joan den urtean 15,92 milioi euroko irabaziak izan zituen Ikerlanek, ikerkuntza eta garapeneko proiektuak bultzatuta. 2004 urtearekiko %6,7ko igoera izan dute irabazietan. Datorren urteetarako Espezializazio Plana jarri dute martxan; Ingurugiro Adimena eta Mikroteknologia izango dira ikerkuntzarako ataletako bi. Bihar, martitzena, 16:00etan egingo dute urteko Batzar Orokorra.

Joan den urtean lortu zituzten irabazietatik, 9,32 milioi euro izan ziren enpresendako egindako I+D proiektuetatik jasoak. 5,36 milioi euro, berriz, Eusko Jaurlaritza, Diputazioa, Merkataritza eta Turismo eta Hezkuntza eta Zientzia ministerioentzat egindako ikerkuntza lanetatik lortu dituzte.

Europa mailan

Joan den urtean, gainera, ahalegin handia egin du Ikerlanek Europa mailako ikerketa proiektuetan egoten. Hala, Europa mailako lau proiektu berri abiarazi ditu Ikerlanek.

Espezializazio Plana

Ikerlanek datozen urteotarako bultzatuko dituen proiektuak:

  • Ingurugiro Adimena.
  • Kudeaketa eta kontrol elektronikorako sistema aurreratuak.
  • Sistema mekanikoen diseinua eta kontrola.
  • Parametro fisiko, biokimiko eta genetikoak detektatzeko sistemak.
  • Etengabeko berrikuntza behar duten zerbitzu eta produktuen pertsonalizazioa.
  • Eraginkortasun eta iraunkortasun energetikoa eraikinetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak