Adimen urritasuna dutenen beharrak asetzeko zentroa inauguratuta

Ubane Madera 2006ko mai. 12a, 17:15
Eguenean inauguratu zuten Gureak Taldeak Arrasaten zabaldu dituen eguneko zentroa eta Txolarte zentroa. Diputazioko, Arrasateko Udaleko eta Gureak Taldeko ordezkariak izan ziren ekitaldian. Gureak Taldeak Musakolan duen lantegiaren ondoan ipini dituzte zerbitzu berriak.

Gipuzkoako bosgarren eguneko zentroa da Arrasatekoa. Dago zuzenduta adimen urritasuna duten eta laguntza bereziaren premia izateagatik Gureak-en lantegietan eta enplegu zentro berezietan sarrerarik ez duten pertsonei. Lantegietan lanean ibili eta adinaren eraginez atentzio berezia behar dutenak ere hartuko ditu.

Guztira, 310 metro koadro ditu: sukaldea, jantokia, bi egongela, gimnasio bat eta jarduera artistikoak egiteko gune bat. Gaur egun 12 erabiltzaile ditu, baina ekimen horren bultzatzaileen helburua da 24 erabiltzaile izatea.

Erabiltzaileek landuko dituzte, besteak beste: heziketa arloko ekintzak, kirol ekintzak eta ekintza artistikoak. Horrez gainera, ahalegintzen dira udal instalazioen erabilera ere egin dezaten (liburutegia, kiroldegia...) eta herrian antolatzen diren ekintzetan parte har dezaten.

Bestalde, eguneko zentroarekin batera, inauguratu dute Atzegik kudeatzen duen Txolarte zentroa, aisialdia lantzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak