Udaltzaingoak azaldu duenez, egun bat baino gehiago zeramatzan hilda. Atzo bertan eman zuen abisua hildakoaren ahizpak udaltzaingoan. Hainbat egun zeraman ahizpak dagoeneko hilik zegoen emakumearen berri jakin barik eta kezkatuta, salaketa jarri zuen.
Eguerdian joan ziren udaltzainak Ferrerias kaleko etxebizitzara eta emakumeak inolako erantzunik ez zuenez ematen deitzen zutenean, atea bota eta barrura sartu ziren. Hilik aurkitu zuten emakumea. Ertzaintza eta epaitegiko medikua ere etxebizitzara joan ziren, emakumea hilda zegoela ziurtatzeko. M.I.M.E. emakumearen gorpua Donostiara eraman zuten, autopsia egitera.