Lapurretak izan dira asteon

Maider Arregi 2006ko mai. 10a, 11:52
Musakolako estankoan eta Hilarion tabernan lapurrak sartu dira. Bestalde, Muskizen lapurtutako BMW auto bat Arrasaten agertu da.

Maiatzak 8, astelehena, Musakolako estankoan sartu ziren lapurrak. Indarra erabiliz sartu ziren, pertsianako giltzarrapoa apurtu eta kristalezko atea txikitu zuten. Estankoko arduradunak Arrasate Irratiari adierazi dionez, barruan, tabakoz betetako kaxoi asko hustu eta eraman zituzten. Horretaz gain, diru kutxan txanponetan zeuden 200 bat euro ere eraman zituzten. Musakolako estankoko arduradunak salaketa jarri du Ertzaintzan.

Atzo, maiatzak 9, Hilarion tabernan lapurtzen saiatu ziren. Ateak apurtuta zeuden eta lapurrek zabalik utzi zuten taberna. Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, taberna barruan ez zegoen nahasmendurik eta ez zen dirurik falta.

Bestalde, Muskizen lapurtutako BMW auto bat Arrasaten agertu da. Otalora eta Zarugalde kaleen tartean. Ertzaintzak identifikatu, beharrezko ikerketak egin eta berriro jabeari eman zion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak