Mendi martxa bat antolatzean informazio ugari eman nahi izaten zaie partaideei. Horretarako, AibA! webgunea egin dute Besaide mendi elkartekoek:
- Ibilbidea aurrez 3D iruditan erakusten dute.
- GPS baliabideak atalean, ortofoto kalibratuak jarri dituzte mapa bihurturik, ibilbidearen track eta waypointak...
- Bertan izena emateko aukera dago.
Pisu handiko irudiak biltzen ditu webguneak, bisitariek jaitsi eta inprimatu ditzaten.