Umore handiz ospatu zuten Arizmendi ikastolaren eguna

A.G. 2006ko maiatzaren 8a

Ikasle, irakasle, guraso zein beste hainbat lagunek gozatu zuten zapatuan Arizmendi ikastolakoek euren jaia ospatzeko antolatu zituzten ekitaldietan. Ez ziren gutxi izan, gainera, guztien gozamenerako Arrasateko Ferixaleku inguruan egindako ekintzak: umeendako puzgarriak, tailerrak, gastronomia feria... Guztia, umore handiz jantzia, hori izan zen-eta ikastolak egun horretarako aukeratutako gaia.

Ikastolaren gune bakoitzak gaiari lotutako emanalditxoa ere egin zuen. Bestalde, Argitxoren bigarren urtebetetzea ere ospatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak