CIM Mondragon Linguak Urrezko Q ziurtagiria jaso du

Goiatz Arana Begiristain 2006ko maiatzaren 8a

Hizkuntza akademiak Arrasaten duen egoitza nagusian izan da sari banaketa.

Euskaliteko eta MCCko presidente Jesus Catania eta Ana Agirre Industria sailburua izan dira Arrasaten, CIM Mondragon Linguaren egoitza nagusian, hizkuntza akademiari Urrezko Q ziurtagiria emateko ekitaldian.

Ana Agirrek esan du hizkuntzaren eta industriaren arteko lotura itxura batean dirudiena baino estuagoa dela, hizkuntzek elkar ulertzeko bidea ematen digutelako eta hori ezinbestekoa delako ekonomiaren garapenerako mundu globalizatu honetan.

Pertsona askoren lanaren emaitza

CIM Mondragon Linguako gerente Adelaida Maiadaganek gogoratu du saria jende askok egindako lanaren emaitza dela, ez delako erraza izan Urrezko Q-a eskuratzeko beharrezkoak diren 500 puntuak lortzea.

30 urteko historia

Egun bost zentro ditu CIM Mondragon Linguak: Arrasate, Oñati, Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Orotara 140 langileko taldea dauka bere zentroetan diharduten 5 milatik gora ikasleen beharrei erantzuteko. Besteak beste, ingelesezko Cambridge azterketetarako eta euskarazko hizkuntza eskakizunetarako prestatzen ditu ikasleak, enpresa mundurako hizkuntza gaitasunerako egitasmoak lantzen ditu eta itzulpen zerbitzua eskaintzen du 40tik gora hizkuntzatan. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza zentro handiena da, eta Espainiako bost handienetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak