Herritar batek jarri zituen jakinaren gainean Bengoa tabernako nagusiak egubakoitz goizaldean, 04:00ak aldera. Tabernako pertsiana bortxatu eta kristalezko atea apurtuta sartu ziren lapurrak. "Diru bila sartu ziren", esan digu nagusiak. Izan ere, "kutxako diruaz eta zigarro batzuez gain ez dute beste ezer eroan".
Gau berean saiatu ziren Iluntz tabernan lapurtzen, taberna itxi eta handik hiru bat ordu laurdenera (03:45 aldera). Aireztatzeko bidea tapatzen duen parrilla lekutik kendu eta handik sartzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.