Olio bilketa egunekin nahasteak sortu dira

Usoa Agirre 2006ko mai. 5a, 19:24
Etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak jasotzen dituen Puntu Berde Mugikorra izeneko zerbitzuarekin hainbat arazo izan dituzte herrian azkenaldi honetan. 2006an zerbitzuaren egunak aldatu egin dira eta badirudi horrek nahastea sortu duela Arrasaten. Ondorioz, asko dira zerbitzua tokatu ez eta jendeak olioa Laubide plazan uzten dituen egunak.

Kamioa ez dagoela ikusi arren jendeak poltsak bertan uzten ditu eta nahikoa da batek hori egitea atzetik datozen guztiek berdina egiteko. Horrek hainbat arazo sortzen ditu, alde batetik kalean nahastea sortzen delako eta bestetik hori jaso eta garbitu beharra dagoelako.

Hauek izango dira datozen hilabeteotako olio bilketa egunak:

Ordua: 9:00etatik 13:00etara.

Maiatza:

  • 5, Mondragones kaleko azokan.
  • 19, Laubide plazan.

Ekaina:

  • 2 eta 30, Mondragones kaleko azokan.
  • 19, Laubide pazan.

Ekaina:

  • 2 eta 30, Mondragones kaleko azokan.
  • 19, Laubide pazan.

Uztaila:

  • 28, Mondragones kaleko azokan.
  • 14, Laubide pazan.

Abuztua:

  • 25, Mondragones kaleko azokan.
  • 11, Laubide pazan.

Iraila:

  • 22, Mondragones kaleko azokan.
  • 8, Laubide pazan.

Urria:

  • 20, Mondragones kaleko azokan.
  • 6, Laubide pazan.

Azaroa:

  • 17, Mondragones kaleko azokan.
  • 3, Laubide pazan.

Abendua:

  • 15, Mondragones kaleko azokan.
  • 1 eta 29, Laubide pazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak