Hona hemen 2005eko sarituak:
Kirolari saritua 2005
Itziar Mallaiabarrena. Gazte mailan kirol ibilbide aberasgarria izan du emakumezkoen saskibaloian Espainiako estatuko selekzioarekin arituz behin baino gehiagotan. Gaur egun, saskibaloian errendimenduko taldea den Txingudiko (Hondarribia) taldean jokatzen du.
Kirol ekarte saritua 2005
Besaide mendi elkartea. Urteetan Arrasateko mendizaletasunaren alde egindako lanagatik. Bilakaera oso aberatsa izan du urtez urte kirol elkarte honek, gaur egun sekzio ezberdinak dituelarik aukeran: eskia (trabesiak eta pistetara irteerak (asteburuetan eta Aste Santuetako oporraldian), birak (Gipuzkoa, Bizkaia...), gazte ekintzak eta sustapen jarduerak, mendi irteerak (eskola kirola, nagusiak).
Aipamen berezia 2005
Luis Lopez Bonba: Arrasateko kirolean erreferente izan da betidanik. Futbol jokalaria urte askotan, entrenatzailea eta kirolzaletasunaren eredu.
Cesar Diez: Kirola egiten duten biztanle anonimo guztiei, urtez urte norbere zaintzan partaidetza kirolean aritzen direnei.