Lau errail zabaldu dituzte Epele Kaskonategin. Bi errail noranzko bakoitzean, alegia. Hala, azken hilabeteotan sortzen ziren zirkulazio arazoak konpondu egin dira. Pasa den astean, esaterako, ordu bete pasatxo behar baziren Oñatitik Arrasatera iristeko, orain hamabost minutu besterik ez dira behar.