Arrasateko Udala jasangarritasunaren gaineko hausnarketa egiten ari da, hurrengo urteotarako udaleko politikak jarraitu beharko dituen ardatz estrategikoak zeintzuk izango diren zehazteko.
Arrasateko agente ezberdinak
Arrasaten garrantzia duten agente ekonomiko, sozial eta bestelako taldeetako ordezkariek hartu dute parte eztabaidetan.
Jasangarritasun plana egiteko oraingo errealitatetik abiatutako metodo sinpleak erabili dituzte, agente ezberdinen arteko komunikazioa errazteko. Hala, lan-talde ezberdinek prozesuan parte hartu dute eta etorkizunean garatu beharreko ardatz estrategikoak zehaztu dituzte antzerako beste prozesu batzuetan oinarrituta; Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duenean oinarrituta, adibidez.