Ordubeteko lanuzteak egiten hasi dira Aita Mennin

Goiena 2006ko mai. 3a, 17:16
Arrasateko Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko zuzendaritza eta langileak lan hitzarmena negoziatu ezinean dabiltza. Soldataren eta lanaldiaren inguruan dituzte desadostasunik handienak. Langileek ordubeteko lanuzteak egiteari ekin diote.

Duela 3-4 hilabete hasi zituzten negoziazioak Aita Menni Ospitale Psikiatrikoko zuzendaritzak eta langileek, lan hitzarmena berritzeko asmoz. Zuzendaritzak eskaintzen duena eta langileek eskatzen dutena ez datoz bat, ordea, eta negoziazioak bertan behera geratu dira.

Lan orduen murrizketa eta soldataren igoera

Zuzendaritzak ospitaleko lanaren gogortasuna kontuan izan dezan nahi dute langileek. Ildo horretatik, lanaldi murrizketa eskatzen dute: astean 35 orduko lanaldia nahi dute, alegia, egun dituzten 1.660 orduen ordez 1.592 izatea.

Lanaldi murrizketarekin batera, soldata igoera eskatzen dute: arlo publikoan lan berdina egiten dutenen pare irabazi gura dute.

Lanuzteak egunero

Orain arteko hitzarmenak urtebetez egon dira indarrean. Aldiz, oraingo eskaintza bi urterako da, eta aurrekoak baino eskasagoa, langileen iritziz.

Lan gatazkak dirauen bitartean, lanuzteak egingo dituzte langileek, egunero ordu bi t'erdietatik hiru t'erdietara. Atzo egin zuten lehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak