Era berean, biktimei ordaina ematea eta kaltetutako artxibo penal eta judizialak berreraikitzeko ere eskatuko die. Debagoieneko Fusilatuen Senitarteko eta Lagunen Batzordeak aurkeztutako mozioari jarraituz hartu zuen erabaki hori osoko bilkurak, eta, bestelako neurrien artean, desehorzketa legea eta biktimak identifikatzeko ADN datu bankuen normalizazioa aurreikusten ditu.
Alderdi guztiek egin zuten bat mozioarekin, PP izan ezik. Azken hori abstenitu egin zen, "guztiondako une tristeak izandakoak gogora ekartzea ez delako onuragarri", PPko zinegotzi Itziar Lamarainek azaldu zuenez.
Bestalde, bilkurak beste mozio bat ere onartu zuen: PSE-EEk Pablo Ibarren familiari beste errekurtso bat aurkezten laguntzeko eroandakoa, hain zuzen.