Izaera orientagarria baino ez du izango zerrendak. Ondorioz, izena ematen dutenek ez dute izango inolako eskubiderik. Zerrendaren helburua interesatuta dauden pertsonen kopurua zehaztea da. Hala, ortuak banatzean erabiliko den irizpidea zehaztuko da.
Era berean, Udalak argitu du ortu ekologikoen proiektuarekin batera, Santa Teresa, Makatzena eta Uribarri auzoetako legez kanpoko ortuen guneak kentzea. Hala, esparru horietan ortua izan arren ez zaie zuzenean Garagartzako ortu ekologikorik emango.