Mankomunitatearen bulego guztiak Zaldibarren egongo dira 2010erako

Usoa Agirre 2006ko apirilaren 28a

Gaur egun Arrasate pasealekuan dauden bulegoak Zerrajerako metalurgia fabrika zaharrera (lanerako hezkuntza eskola dagoen eraikinera) eramango dituzte. Lau urte beharko dituzte berritze eta egokitzapen lanak egiteko. Lan horiek egiteko proiektua idazteko lehiaketa publikoa deituko du Mankomunitateak.

Gaur egun eraikin horrek Mankomunitateko zenbait zerbitzu biltzen ditu; Eskualde Garapenerako Agentzia eta lanerako hezkuntzako eskola eta tailerra.

Arrasateko Udalak eta Mankomunitateak hirigintza hitzarmena sinatuko dute. Mankomunitateak, ordainetan, Markulete industrialdean dituen hiru nabe eta 300.000 euro emango dizkio

Hala, Mankomunitateak Zaldibarko Zerrajerako eraikinaren jabetza eta bertan eraikitzeko eskubidea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak