Emakume bat harrapatu du kamioi batek San Andresen

Usoa Agirre 2006ko api. 27a, 11:08
Azken ordua: Bart hil da E.L.E., 73 urteko emakume arrasatearra, atzo eguerdian kamioi batek harrapatu ondoren. Atzo, eguaztena, 12:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra Foruen plazako zebrabide batean.

Arrasateko Udaltzaingotik azaldu digutenez, E.L.E. izeneko emakumea errepidea zeharkatzen ari zen hango zebrabidean eta kamioia etorri eta gelditu barik harrapatu egin zuen. Harrapatu eta emakumearen gainetik pasatu zen.

Debagoieneko ospitalera eraman zuten emakumea oso egoera larrian eta iluntzean hil egin zen.

(16:35 2006-04-26): 73 urteko emakume arrasatearra izan da istripuan zauritua. Oso larri eraman dute Debagoieneko ospitalera eta larri jarraitzen du. San Andreseko Foruen plazan izan da istripua.

(12:50 2006-04-26): Emakumea ospitalera eraman dute, baina oraindik ez dute esan zein den bere egoera. Auto-ilarak daude San Andres inguruan eta Udaltzaingoa ari da zirkulazioa arindu nahian.

(12:30 2006-04-26): San Andres auzoan izan da istripua, duela minutu gutxi. Momentuz ez dugu informaziorik emakumearen egoeraren gainean. Zirkulazio oztopatuta dagoela bakarrik dakigu. Auto-ilarak daude inguru horretan. Informazio gehiago dugunean jakinaraziko dizuegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak