Azken fase horrek, Seiko Finalak, emango du EBA mailara igotzeko txartela, eta bihar irabazita, Mugarri Alkesakoek maiatzean jokatuko lukete hil ala biziko norgehiagoka hori; seguruenik, Aragoiko txapeldunaren kontra. Ez ditzagun, baina, gertaerak aurreratu. Gaurkoa gau berezia izan behar da Ointxe saskibaloi kluba osatzen dutenendako. Zuzendari, jokalari eta zaleendako. Azken horiendako ere bai, beste behin, kolorez beteko dituzte-eta harmailak. Nahiz eta eguaztena izan, nahiz eta Gasteizen jokatu.