Kanpanzartik, Bergaratik eta autobidetik Epelera iristeko auto-ilara handiak daude. Epeleko biribilgunean ertzainak daude zirkulazioa bideratzen.
Oñatitik Arrasatera etortzen ordubete eman du lankide batek gaur goizean. Goizeko 8:00etan irten da Oñatitik eta 9:00ak pasatxo iritsi da Arrasatera.
Autobidean ere auto-ilara handiak daude Bergaratik Arrasaterako bidean. Lankide bat dago han auto-ilaran eta autobideko tunelean geldi daude autoak. Gainera, aipatu digu abiadura handian joaten direla autoak eta auto-ilara ikusitakoan kolpean gelditu behar izaten dute, arrisku handia sortuz.
Kanpanzartik Arrasaterako bidean dago beste lankide bat. Epelera iritsi baino kilometro bat inguru lehenago ilaran daude ibilgailuak, ia-ia geldi.