Dena gertu dago Altamira auzoko jaiak ospatzeko. Ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango da dantzarien emanaldia eta erretiratuei omenaldia, 18:30ean.
Honako egitaraua prestatu dute:
- 10:30: Suziriak botako dituzte.
- 11:30: Umeendako jolasak.
- 13:30: Auzo taberna irekiko dute.
- 16:00: Suziriak eta marrazki lehiaketa.
- 18:00: Txokolatada.
- 18:30: Dantzariak eta erretiratuei omenaldia.
- 19:00: San Frantziskon meza.
- 19:15: Buruhandiak.
Euskara erabiltzera animatzeko, Euskalduna etxekua sentiru dein, jaixetan euskeraz ein! leloa asmatu dute aurten.