Bruesa saskibaloi taldea Arrasaten, Astore bisitatzen

EduMendibil 2006ko api. 19a, 20:06
Bruesa Gipuzkoa Basket taldea Arrasaten izan zen atzo, Astore enpresa bisitatzen. Astore dugu taldearen babesleetako bat eta taldeetako jokalariek eta ordezkariek euren jantziak nola egiten dituzten gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Devin Smith jokalari estatubatuarra ezik, taldeko jokalari guztiak izan ziren Astore enpresaren lantegian, Kataiden. Beraiekin batera Miguel Santos taldeko presidentea eta Porfirio Fisac entrenatzailea ere etorri ziren Arrasatera.

Diseinu departamentuan egiten den lana azaldu zien bisitariei Jose Ignacio Garro produkzio arduradunak. Jarraian, Astoreren produktu ezberdinak egiteko jarraitzen duten prozesu osoaren gaineko azalpenak jaso zituzten Bruesa Gipuzkoa Basket taldekoek.

Play-offak gertu

Bruesa saskibaloi taldea ligako azken txanpan ari da. Bi jardunaldi besterik ez zaizkio geratzen liga amaitzeko eta ACBra igotzeko play-offak jokatzeko borrokan dira donostiarrak. Ostiralean Leon liderraren kantxan jokatuko dute donostiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak