Arrasate Lehiaketen sari banaketa hilaren 27an

Iker Barandiaran 2006ko apirilaren 11

Lehiaketako epaimahaiak aukeratu du finalisten zerrenda. Hilaren 27an irabazleak zeintzuk diren jakitera emango dute Monterronen egingo den sari banaketan.

AEDk antolatzen duen lehiaketaren XIX. edizioan 145 lan aurkeztu dituzte. Horietatik 22 komikiak dira, 21 bertso paperak, 35 poesiak eta 67 ipuinak, hain zuzen ere.

Sari banaketa hilaren 27an egingo dute Monterronen. 18:00etan izango da, baina horren aurretik Mikelazulo elkarteko lagunek "Erloju lehorrak" ikuskizuna egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak