I. Bertso Txapelketa egingo du Eskola Politeknikoak

Usoa Agirre 2006ko api. 11a, 10:28
Gaur, martitzena, egingo dute txapelketa Uarkape pilotalekuko jatetxean. 21:00etan, afaria egingo dute, eta 22:30ean, sei gaztek bertso lehiaketako finala jokatuko dute.

Bertsolariak

Bertsolariak

  • Joanes Igeregi

  • Aitor Goti
  • Jon Agirre
  • Iñigo Arzelus
  • Enaitz Alustiza
  • Ander Lizarralde

Egin beharreko lana

  • Hasierako agurrak (6 bertso).

  • Ofiziotan 8ko nagusian hiruna bertso (18 bertso).
  • Ofiziotan 8ko txikian hiruna bertso (18 bertso).
  • Puntuari bi erantzun bertsolari bakoitzak (12 bertso).
  • Bakarka doinu eta neurri librean bi bertso gaia emanda (12 bertso).

    Ondoren 6 bertsolarietatik bi onenek:

  • Ofiziotan hamarreko txikian hiruna bertso (6 bertso).
  • Kartzelako gaia doinu eta neurri librean hiru bertso (6 bertso).
  • Bukaerako agurrak (6 bertso).

Guztira ordu t'erdi inguruko saioa izango da.

Aurkezlea

Naroa Elortza.

Epaileak

Asier Ibaibarriaga eta Ainhoa Agirreazaldegi izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak