Des-Kontrol taldeak izen handia hartu du aspaldian. Iaz AEBetan, Alemanian eta beste herrialde batzuetan birak egin zituen.
Horren ostean, 2005aren bukaera eta 2006aren hasiera bitartean diskoa grabatu zuten. "Duintasunez eutsi" kalean dago dagoeneko, eta Oihuka diskoetxearekin kaleratu dute. Punk-Oi!a da Arrasateko boskoteak egiten duen musika.
Apirilaren 13an, 14an, 15ean, 20an, 21ean eta 22an AEBetako Dryheavers taldearekin batera hainbat kontzertu emango dituzte Euskal Herrian. Azkena, 22koa, Arrasateko 3.60 aretoan egingo dute.