Guztira 12 lagun etorri dira aurten truke programari esker: Kolonbiako bi, Kubako bi, Venezuelako bat, Argentinako hiru, Peruko hiru eta Ekuadorko bat. Hilabete daramate hemen eta aste bukaeran joango dira beraien herrialdeetara
Goienak Otalora lizentziaduna kalean duen egoitzan izan dira bisitan. GOITBn, Arrasate Irratian, Goienkaria-n eta Goiena.net-en nola lan egiten dugun ikusi ahal izan dute.