Batek baino gehiagok sorpresa hartu du gaur eta atzo, herri barrutik Bizkaia Etorbiderantz edo Kanpanzar mendaterantz joan nahi zuelako eta ezin zuelako. Muxibarko biribilgunea itxi dute eta holan egongo da hurrengo hiru hilabeteetan.
Eusko Jaurlaritza Aramaio Errekako saneamendu lanak egiten dabil. Gune horretan, Muxibarko errotondan interzeptore bat jarri behar du. Hiru hilabeteko lanak izango dira.
Epeletik
Bizkaia etorbiderako sarbidea itxita dago, beraz, Kanpanzarrerako edo Meatzerrekarako bidea hartu behar dutenek Epeleko bidea hartu beharko dute. Arrasatera sartzeko, berriz, ez dago arazorik.