Arizmendi ikastolakoak izan ziren antolatzaileak, baina eurekin batera parte hartu zuten beste hainbat ikastetxetako abesbatzek: Arrasateko Mesedeetako Andra Mari Ikastetxekoak, Oñatiko Elkar Hezikoak, Aramaioko San Martin Herri Eskolakoak, Oñatiko Txantxiku ikastolakoak eta Gasteizko Olabide ikastolakoak.
Dirua Saharara
Sarreran lortutako diruaren laurdena Nubi gobernuz kanpoko erakundeari eman zitzaion. Erakunde hori Saharako herrialdeei laguntzen ari da Arizmendiko batxilergoko hainbat ikaslerekin. Zenbait ikasle udan Sahara bertara joango dira hango egoeraren berri zuzenean jasotzera.