Ez zuen erantzunik izan litroak edateko deiak

A.G. 2006ko api. 3a, 10:25
E-postaz zabaldutako hitzordua zapatu gauean zen, Arrasaten, baina lau bat laguneko koadrila bakarrik agertu zen.

Bilbon eta Gasteizen bezala, asteburu honetarako kale-edan deialdia zabaldu zen Arrasaten. Orain dela aste pare bat egin zuten deialdia SMS eta posta elektroniko bitartez, baina, hiriburuetan gertatu den moduan, jasotako erantzuna ia hutsaren hurrengo izan da Arrasaten ere.

Arrasateko kasuan Monterron parkean zen egitekoa, baina hiruzpalau laguneko talde batek bakarrik eraman zituen edariak leku hartara. Hartara, erantzunik ez eta inolako istilurik ere ez Arrasateko litroak edateko deialdian.

E-postaz hitzordua

Joandako bi asteetan hainbat posta elektronikotako mezu zabaldu dira horren inguruan. Txantxa gogoarekin edo modari eusteko, hasiera baten Gelma lantegi pareko zubi azpian egitekoa zen, baina oraingo astean deialdia aldatu eta Monterronen egiteko proposatzen zen mezuetan, "horrela auzokoei ez eragozteko". Mezuetan jasotzen zenez, gainera, leku "intimoagoa" ei da parkea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak