Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren astelehenean hasita XVI. Eskola-Antzerkiaren Jardunaldiak egingo dituzte, Arrasateko Udaleko hezkuntza eta kultura sailak antolatuta. Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleen antzerki lanak ikusteko aukera egongo da apirilaren 3an eta 4an. Apirilaren 25etik aurrera, berriz, antzerki talde profesionalen antzezpenak izango dira Amaia antzokian.