Gizonezko bat atxilotu dute autoetan lapurreta egiteagatik

Usoa Agirre 2006ko mar. 31a, 10:52
Eguazten arratsaldean 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ertzainek Arrasaten, autoetan indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta. Lehen ere beste zenbaitetan atxilotu dute gizonezkoa.

Eguaztenean, 15:00ak aldera jaso zuen Ertzaintzak lapurreten abisua, Araba etorbideko zenbait autotan gizonezko bat lapurretan ari zela-eta. Ertzainek udaltzainen laguntzaz atxilotu zuten 39 urteko E.P.P. arrasatearra.

Ertzaintzaren arabera, atxilotutako gizonezkoak zenbait ibilgailutako sarraila indarrez ireki zuen eta lau turismoren barrura sartzea lortu zuen. Lapurreta egin zuen lekutik gertu atxilotu zuten gizonezkoa. Atxiloketaren unean hiru aizto atzeman zizkioten ertzainek. Lehen ere hamahiru aldiz atxilotu dute arrasatearra.

Beharrezko izapide polizialak amaituta, atxilotua Bergarako epaitegiaren esku utzi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak