Aspaldi eskatzen omen zuten erabiltzaileek zerbitzua asteburuetan ere jartzea. Orain Gipuzkoako Diputazioarekin 12 plaza abian jartzea adostu dute.
Eguneko bi zentro
Aita Menni ospitaleak eguneko zentro bi zentro ditu Leintz Bailaran. Bata Arrasatekoa da, Uribe auzoan dagoena. Bestea Eskoriatzan dago.
Arrasateko zentroa orain dela 10 urte hasi zen lanean eta hasieran 15 lagunendako zerbitzua ematen hasi zen. Gaur egun 30 lagun hartzen ditu ia egunero. Plaza gehienak Gipuzkoako Diputazioarekin ditu kontzertatuta, eta bi Arabako Diputazioarekin hitzartu ditu. Azken horietara Aramaioko lagunak etortzen dira.
Eskoriatzan duen zentroa orain dela 2 urte hasi zen lanean. 10 lagunendako zerbitzua eskaintzen hasi zen. Gaur egun 15 lagunendako tokia dago.
Goizean, 09:00etatik 18:00ak arte zabaltzen dituzte egunero zentro biak. Apirillaren lehenean, berriz, Arrasateko zentroa asteburuetan ere zabalik egongo da 12 lagunendako, eguneroko ordutegiarekin.