Santa Marinako liburutegi berritua inauguratu dute

Goiena 2006ko mar. 29a, 13:25
Arrasateko Santa Marinan, auzo liburutegiaren aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo, martitzena. Orain 15 urte ireki zuten zerbitzua, baina orduan ez zuten inaugurazio ofizialik egin, eta orain egitea erabaki dute azken bi urteetan burututako berritze lanak aitzakia hartuta.

Denbora igaro da Santa Marina auzo liburutegia martxan jarri zenetik, 1991n hasi zuen bere ibilbidea. Oraingo honetan, baina, ateak guztiz ireki nahi izan ditu.

Auzo liburutegia da Santa Marinakoa, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua. Baina, bere eragin eremua irekiz doa pixkanaka.

Erabiltzaileak gora

Erabiltzaile kopuruak gora egin du azken urteetan: hiru mila pasatxo ziren 2003an, lau mila 2004an, eta bost mila iaz. Arrasateko erdigunetik urrunduta dauden auzoetan ere kultura suspertu daitekeela argi utzi du Santa Marinako txoko honek.

Material ugari biltzen da bertan: 4.500 liburu, 100 CD-Rom eta 10 aldizkari, baita beste liburutegi batzuetako katalogoak ere, horietan zer dagoen kontsultatu ahal izateko.

Inaugurazioa

Atzokoa aurkezpen ekitaldi informala izan zen: udal ordezkariekin batera eguneroko erabiltzaileak gonbidatu zituzten, Goikobalu abesbatzako txikienek eta Arrasate Musikalek emanaldia egin zuten, eta luncharekin eman zuten bukatutzat ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak