Afrika, Donato Goienetxek perkusio eta koruentzat konposatutako obra da. 1996an jo zuten lehenengoz Euskal Herrian eta arrakasta handia lortu zuen. Tomas Aragues maisuak Orkestra Sinfoniko eta Koro Sinfonikorako Afrikaren moldaketa eta orkestrazioa egin ditu. 80 bat minutu irauten du eta 18 pieza ezberdinek osatzen dute. Konposizioak bata betearen atzetik doaz eta genero askotakoak dira: tribu kantuak, blues edota funky.
Lausardi Koru Sinfonikoa
Bergarako Orfeoiak, Goikobalu Abesbatza-Coro Mondragón abesbatzarekin batera, Euskal herrian aitzindari den proiektu korala sustatu zuen 2000.urtean. Honen helburu nagusia musika sinfoniko-korala bultzatzea da. Batez ere euskal musikagileena.