Interesa dutenek ikastetxeetan banatutako izenemate orria bete eta elkartearen egoitzara eraman behar dute, edo 943 79 54 46 telefonora deitu.
Begirale izateko epea ere zabalik
Bestetik, udaleku horietan begirale izateko gertu dagoen jendeak ere badu oraindik bere burua aurkezteko modua. Horretarako, izenemate orria eta curriculuma entregatu behar dituzte Txatxilipurdin. Argibide gehiagorako, deitu elkartearen telefono zenbakira.