Lapurrak sartu dira bart parrokiak CIM azpian dituen lokaletara. Atean indarkeria arrastoak daude baina Ertzaintzak egin duen azterketaren ostean, badirudi leihotik sartu direla lapurrak. Hiru ordenagailu eta DVDa, behintzat, eraman dituzte. Ordenagailuek, gainera, informazio asko zuten gordeta eta abadeek eskatu gura die lapurrei informazioa, behintzat, bueltatzeko.