Arrasateko taldea sailkapenaren erdialdean dago (39 puntu), eta hirugarren postuan dago Aretxabaleta (55 puntu), Aloñaren eta Ordiziaren akatsen zain. Hala, derbira baino sailkapenera daude UDAkoak begira. Mondrakoek ez dute denboraldi amaiera ilusionagarria izango. Puntu gutxi behar dituzte mailari eusteko, eta biharko derbia irabaztea da buruan dutena. Aretxabaletak, berriz, emozio handiko bederatzi norgehiagoka ditu aurrean, betiere, bolada onari eusten badiote.
Biharko derbiari dagokionez, joaneko derbian emandako ikuskizuna errepikatzen badute, nahiko.