EHNA agiria Arrasateko zein komertziotan erabil daiteken jakinarazteko gida kaleratuko dute zapatu eguerdian Monterronen, 12:00etan. Aurkezpenean emango dituzte gidaren lehen aleak eta gero herriko hainbat puntutan jarriko dituzte jendeak eskura izateko.
Tramitazioa
Hileko azken zapatuetan tramitatzen dute EHNA Arrasaten; dagoeneko 1.200 herritarrek egin dute. Bergaran ere hileko azken zapatuan egiten dituzte tramitazioak, Oñatin lehenengoan eta Aretxabaleta eta Eskoriatzan, egunero.