Egun bateko irteera izango da, goizean irten eta arratsaldean itzultzeko. Hala, jakin egun horretako bazkaria norberak eraman beharko duela. Prezioei dagokienez, 10-15 euro inguruan ibiliko dira, bazkideak eta ikasle edo langileak diren kontuan hartuta. Eta, Izkira joateko garraiobidea egongo da prezio horren barruan.