Egindako lanarekin gustura itzuli ziren Arrasateko bi taldeak zapatuan Urretxutik. Bikote bat eta hiruko bat (txapelketako gazteena) aurkeztu dira Gipuzkoako kanporaketara, eta orain, datorren astera arte itxaron beharko dute emaitzen berri izateko.
Lan polita egin zutela dio Rakel Murgiondo irakasleak, nahiz eta "mikoarekin eta jendaurrean abesten oso ohituta ez egon". Maila aldetik aurten oso ona dagoela ere badio irakasleak, baina Arrasateko ordezkariak "lasai eta gustura" ibili zirela. Euskal Kantu Txapelketan, lehenengo lurraldeka jokatzen da, eta datorren astean Oiartzunen egingo den bigarren kanporaketaren ostean jakingo dute ea Gipuzkoatik nor joango den finalera. Jonek eta Anek abestu zuten lehenengo. Bikoteak abestu zuen Lauaxetaren hitzak eta Rafa Ruedaren musika daukan Mendigoxaliarena. Miren, Maialen eta Eneritzek osatutako hirukoteak Mana talde mexikarraren Ana abestiaren euskarazko moldaketa egin zuen. Biek hala biek txalo zaparrada jaso zuten saioa amaitzean. Giro bikaina egon zela kontatu digu Rakelek ta senide eta lagunak ere ikustera joan zitzaizkiela.