Haragikeria mintzagai Literatura Asteko lehen ekitaldian

Maider Arregi 2006ko mar. 17a, 11:35
HUHEZIK antolatutako Literatura Asteak arrera bikaina izan zuen atzo, martxoak 16. Mahai ingurua izan zen, eta haragikeria zuen gai nagusi. Ana Urkizak moderatu zuen mahai ingurua, eta ondoan izan zituen Jabier Muguruza, Aizpea Goenaga eta Iñigo Lamarka.

Atzo, martxoak 16, jende asko elkartu zen Monterron jauregian. Gehienak HUEZIko ikasleak izan ziren.

Mahaikideek luze eta zabal hitz egin zuten bekatuaren gainean. Gainera, gaitzetsi egin zuten eliza katolikoak izan duen jarrera sexuaren inguruan. Aizpea Goenagak, gomendio ozena egin zuen: "Segurtasun sozialak gomendatu beharko luke amoranteak izatea".

Hala ere, gutxi hitz egin zuten bekatuaren eta literaturaren arteko loturaz. Amaieran aipamen bat egin zuten bi gaiak lotuz. Honen harira, Juan Martin Elexpuruk esan zuen gaur egun, gero eta sexu gutxiago sartzen dutela idazleek beraien lanetan.

Gomendatutako liburuak

Hona hemen sexua eta bekatuari buruzko gomendatutako liburuak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak