200 zuhaitz landatuko dituzte Zuhaitz Egunean

A.G. 2006ko martxoaren 15a

Herriko hainbat ikasle eta erretiratuk 200 zuhaitz landatuko dituzte egubakoitzean Garagartzan; izan ere, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Aurreko egubakoitzean egitekoak ziren landaketa, baina eguraldi txarra zegoenez iragarrita, astebete atzeratzea erabaki zuten Udaleko arduradunek.

Landatuko dituzte 150 haritz eta 50 gaztainondo. Haritzok Gaintxurizketako haztegi batetik ekarri dituzte eta gaztainondoak, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urnietan duen beste haztegi batetik.

Ingurumenarekiko harremana eta errespetua bultzatu nahi dituzte, besteak beste, halako ekimenekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak