Gamei-ko langileak azken aukeraren zain

NZ-1 2006ko mar. 13a, 12:09
Gamei-ko langileak larri daude eta akzioak erosteko eskaintza igo egin dute. 85.000 euro eskaini dizkiete Etxebarria anai-arrebei, akzioen truke. Orain langileak zain daude, hurrengo orduetan berriro batzartuko direlako auzian dauden lau aldeak. Espero dute batzar erabakiorra izango dela. Bestela, protesta ekitaldiak gogortuko dituztela iragarri dute.

Joan den asteko egubakoitzean egin zuten azken batzarra. Rafael Gómez, langileen ordezkariak azaldu duenez, hainbat puntutan aldaketak izan ziren. Esate baterako bazkideek 18.000 eurotik 120.000 eurora jaitsi zuten eskaera. Langileek berriz, igo egin zuten eskaintza 85.000 eurora. Esaten dute hori dela langileek batu dezaketen kopururik altuena.

Lehengoetan hainbat puntutan

Hainbat puntutan jarrerak ez dira aldatu. Etxebarria bazkideak uste du nagoziazioa Fagor Arrasaterekin egin behar dela eta ez langileekin. Fagor Arrasate, bestalde, ez da prest azaldu Gameiko bazkideen artean bereizketarik egiteko. Beraz, Fagor Arrasatek ez du onartu Etxebarriak egin duen oraingo eskaintza ere.

Rafael Gómez, langileen ordezkariaren esanetan, Etxebarriak onartuko balu langileek egin dioten azken eskaintza, irtenbidea zabalduko litzateke. Fagor Arrasatek Gamei erosiko luke, Gamei-ko akzioen %93'22 erosiko luke. Gainontzeko %6'78 Gamei-ko langileen esku geldituko litzateke. Azken jabego hori oso sakabanatuta egongo litzateke, 33 langileren esku geldituko litzateke.

Langileak zain daude orain, ikusteko hurrengo batzar horretatik zer aterako den. Irtebiderik lortzen ez bada, langileek iragarri dute protesta ekintzak areagotu egingo dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak