Kanpanzarrerako bidean, Akei parean, Arrasaterako noranzkoan auto bat errepidetik irten eta irauli egin da. Istripua goizeko 09:30ak aldera gertatu da. Udaltzainak eta ertzainak joan dira istripu lekura eta baita anbulantzia bat ere. Lagun bat zauritu da eta eskualde ospitalera eraman dute.
Autoa errepidetik kentzeko lanetan dabiltza orain eta horrek eragozpenak sortu ditu gainontzeko autoen joan-etorrian.
Beraz, kontuan hartu Kanpanzarrerako errepidean auto-ilarak egon daitezkeela eta Akei parean kontuz ibili behar dela.