Antolatutako greba eta mobilizazioekin bat egiteko eta ekimenetan parte hartzeko eskatu die herritarrei. Dispertsio politikaren eraginez, bi euskal presok bizia galdu dutela salatu du Arrasateko Ezker Abertzaleak atzo egindako prentsaurrekoan. "Espainiar eta Frantziar Estatuen kartzelako politika hiltzailearen aurka kalera atera beharra" dagoela adierazi zuten. Unai Agirre, Inazio Gaztañaga eta Ion Agirre presoen egoera ere salatu zuten.
Bestalde, Arrasateko Ezker Abertzaleak gatazka konpontzeko irtenbideen bila lanean jarraituko duela ere adierazi zuen.