Hiru banketxeri eraso egin diete molotov koktelekin

U.A. 2006ko martxoaren 3a

Bart gauean, ezezagun batzuek Garibai eta Biteri kaleetan dauden Banesto, BBVA eta Gipuzkoako Kutxa banketxeei eraso egin diete molotov koktelekin eta kutxazain batzuk erre dituzte. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak eragin dituzte erasoek.

  • Ertzaintzatik adierazi digute 22:30ean izan dela.
  • Badirudi kalte materialak nahiko azalekoak direla bankuren batetik adierazi digutenez. Barruko aldera ez da pasa sua.
  • Barruko dokumentazioa ondo gordeta dago eta betiko orduan zabaldu dituzte hiru banketxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak