Otsaileko ohiko osoko bilkuran eman du Udalak Mojategiko aurrekontuaren igoeraren gaineko informazioa. Horretaz gainera, erabaki du onartzea aurrekontu hori eta ordainketa egitea. Udal gobernu taldean dauden alderdiek(EAJ, EA eta Aralar) eman dute aldeko botoa.Oposizio osoa (PP,PSE-EE eta EB-Berdeak) abstenitu egin da.
Inazio Lakuntza Alkateak, informazioa emateaz gainera, azaldu du Udalak erabaki bat hartu duela horrelako gertaerak jazotzen direnerako: Ahalik eta azkarren emateko erantzuna eta ahalik eta informaziorik garbiena emateko, Bozeramaileen Batzordea deituko dutela berehala. Udaleko alderdi politikoek eskertu dute erabakia.