Gaizka Azkarate eta Saioa Alzua, biak hala biak, asteburuan askatuko dituzte Etxeratek jakinarazi duenez. Bakoitzak 30.000 euroko fidantza ordaindu beharko du.
Azaroaren 20an espetxeratu egin zituzten ETAri laguntzea egotzita. 2003ko azaroaren 18an atxilotu zituzten.
Alzua Avilako Brieva espetxean dago, eta Azkarate Madrilgo Navalcarneron. Fidantza ordainduta, epaiketaren zain geldituko dira.