Behetik gora datorren Mondrak liderra hartuko du zapatuan, Aloña Mendi

Xabier Urtzelai 2006ko ots. 23a, 17:37
Zapatua, 16:30ean, Atxabalpen. Kale egin ezin duten hitzordu hori dute Arrasateko eta Oñatiko futbol zaleek oraingo asteburuan. Azkeneko partiduetan benetan duen maila erakutsi duen Mondrak denboraldiko sorpresa positiboena eman duen taldea izango du aurrean: Aloña Mendi.contributors:

Txapelketako lehenengo zatian maila polita erakutsi duen Mondrak beherakada izan du Gabonetatik hona. Igor Gordobilek esan digu, baina, egin duten joko maila eta emaitzak ez datozela bat: "Gabonetatik hona galdu ditugun norgehiagoketan kontrarioa ez da gu baino gehiago izan. Egia da, baina, emaitzak ez ditugula aldeko izan, eta horrek balio du". Azkeneko bi partiduak irabazita, behetik gora datorren taldea da Mondra, baina aurre-aurrean dauden oñatiarrak izango dituzte zapatuan kontrario.

Alde horretatik, Aloña Mendiko entrenatzaile Aitor Oruetaren esanetan, Aloña Mendi lehenengo postuan egoteak ematen duen lasaitasunarekin joango da Atxabalpera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak