Irakurketa kontrajarriak La Caixako babes ofizialeko etxebizitzen proiektuaren gainean

Goiena 2006ko ots. 23a, 17:30
Ezker Batuak dio La Caixak uko egin diola Zerrajerako proiektuari. Udalak eta La Caixak aldiz, proiektuarekin aurrera doazela adierazi dute. Hona hemen bi alderdiek esandakoa GOIENAri.

Ezker Batuak esandakoa

Ezker Batuak esandakoa

Ezker Batuaren mezu bat jaso du GOIENAk esanez, La Caixak atzera egin duela ofizialki prozesu horretan eta uko egin diola Zerrajerako proiektua aurrera eramateko. Ezker Batuak esaten du La Caixak bertan behera utzi duela udal gobernu taldearekin sinatu duen hitzarmena eta hurrengo egunetan egingo dela ofizial berri hori.

Ezker Batuak balorazio baikorra egiten du erabaki horrena. Eta baita ere kritikatu du Ezker Batuak aurkeztutako helegiteari erantzuteko duen txosten juridikoa, oso makala dela esanez. Ezker Batuak uste du txosten horrekin auzitegietara joan daitekeela, ez duelako balio eta uste dutelako ez dituela aztertu helegitean aurkeztutako gaiak. Ezker Batuak uste du hori albiste ona dela eta orain aukera berriak daudela Arrasaten etxebizitzaren inguruko politika aldatzeko.

Udalak eta La Caixak esandakoa

La Caixak Arrasate Irratiari azaldu dionez, ez du atzera egin proiektu horrekin. Esan du aurrera doala proiektuarekin, baina Udalak egokiago ikusten badu, zuzeneko salmenta egin beharrean, lehiaketa publikoa egitea, gertu egongo dela horretan ere parte hartzea. Baina bien bitartean esan du aurrera egingo duela eta inondik ere ez duela bertan behera utzi Udal gobernuarekin sinatutako hitzarmena.

Hurrengo erabakia Udalak hartu behar duela esan du La Caixak. Arrasateko alkatearekin ere hitz egin du Arrasate Irratiak eta La Caixak esandakoa berretsi du. Udalak, hala ere, zehaztu du oraindik ez duela inolako erabaki ofizialik horren inguruan, holako erabakiak osoko bilkuran hartu behar direlako eta momentuz batzorde informatiboan baino ez direla aztertu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak