Gameiko langileak: "egoera bideratzen ez bada, kalean ikusten dugu gure burua"

Goiena 2006ko ots. 23a, 14:32
Langileek berriro salatu dute akzioak saldu nahi ez dituzten bazkideen jarrera erabakigarria izango dela enpresaren etorkizunerako. Azaldu dute egun gutxiren buruan justizia administrazioak enpresaren likidazioa erabaki dezakeela, dauden zorrak ordaintzeko nahikoa diru ez delako egongo bestela.

Bazkideek eskatzen duten diruari buruz, langileek uste dute gehiegikeria dela eta esaten dute eurek ez dutela justizia administrazioko dokumentaziorik. Bai ordea, izango dutela dokumentazio hori bazkide horiek, abokatuekin dabiltzalako. Eta langileek onartu dute, beharbada enpresaren balorazioa egin zuten momentuan, eskatzen duten zenbaki horiek benetakoak direla. Baina esaten dute ez dutela ulertzen zergatik eskatzen duten hori, lau egun barru enpresaren likidazioa gertatu baitaiteke eta orduan txakur txikirik ez dutela hartuko badakite.

Langileek zuzeneko salaketak egin dituzte bazkide bi horien aurka. Eduardo Etxebarria orain konpetentziako enpresa batean, Gasteizen lanean dabilela azaldu zuten, eta salatu zuten Gamei ixteak onurak ekarriko dizkiola. Horrekin batera esan zuten Eduardo Etxebarria Gamei ixtearen atzetik dabilela.

Mari Karmen Etxebarriari eta Julian Sagastari buruz, berriz, esan dute inoiz ez direla arduratu Gameiren egoerari buruz. Langileek esan dute, egoera bideratzen ez bada, euren burua kalean ikusten dutela egun gutxi barru. 55 dira Gamein lanean dabiltzan langileak. Arrasateko herriari elkartasuna eskatzen diote eta baita dei berezi bat egiten diote Fagor Arrasateri, kalean ez gelditzen laguntzeko. Bien bitartean, egunero egingo dituzte kale bilkurak Laubide plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak